AZKEN ENTSEGUA

Jonah Lomuren heriotzarekin errugbiak bere mito nagusietako bat galdu du. Errugbilari berezia izan zen Lomu, errepikaezina. Giltzurrunetako eritasuna medio, kirol ibilbide laburra izan zuen. 1994an debutatu, eta 2002an jokatu zuen azkenekoz All Blacksekin. Haatik, tarte labur hori aski izan zuen errugbiaren historian arrasto ezabaezina uzteko. Askok kirol honetako lehen izartzat jotzen dute.

Fisikoki ez zuen parekorik. Gorpuzkera oso sendokoa (1,96 metro eta 125 kilotik gorako) izateaz landa, 100 metro 11 segundu baino gutxiagoan egiteko gai zen. Hegalean jokatzen zuelarik, ezaugarri horiek geldiezin bihurtu zuten. Ordura arte hegalariak jokalari arinak ziren, bertute nagusi lez abiadura zutenak. Lomuren agerpenarekin, ordea, bestelako hegalari mota bat sortu zen, bere gisara, abiadura eta potentzia uztartzen zituena.  Lomuk errugbia aldatu, irauli egin zuen.

Aparteko dohain horiek tarteko, entseguen maisu bilakatu zen. Munduko Kopetako entsegu marka ezarri zuen, 1995 eta 1999ko edizioetan 15  lortuta. Horietako askok bere txokoa egin dute errugbiaren historian, 95ean Ingalaterrari eginiko lauek, kasu.

Pg-57s-players2-getty_1

Jarraian irakurgai/ikusgai izanen duzun erreportajeak Lomuren kirol ibilbidea errepasatu asmo du.  Lan honek balio beza izarraren azken entsegu legez.

baloia